Zumarragako Hits & Fits bandak, Joxean Artzerekin batera, olerki errezitaldia eskaini zuen Miarritzeko kultur astean hilaren 21ean. Errezitaldia ikus-entzunezkoa da eta herritarrek poemak irakurri, kantatu eta mimoa egiten dute. Aurretik, Donostian, Aretxabaletan, Usurbilen eta Durangon eskaini dute Hits & Fitsekoek lan hori.