LURRA DANTZA TALDEA
Urretxuko Lurra dantza taldeak San Joan sua dantzei buruzko ikastaroa antolatu du. Maiatzaren 7an hasiko da eta asteartero eta ostegunero 7:30etik 8:30era emango da Urretxuko Gainzuri ikastetxean. Informazio gehiago nahi izanez gero jo Urretxuko Kultur Etxera edo bertako telefonora deitu: 72 41 70
ANTZERKIA
- Maiatzaren 6tik 12ra bitartean, JOSU ETXEBERRIA X. ANTZERKI ASTEA egingo da.
- Maiatzaren 9 eta 10ean, antzerki topaketak izango dira, Antzerkia gaur izenburupean.
ZINEA
Apirilak 30: La Sallen Gorka Zufiaurrek parte hartu duen La caja de Croissants filmea ikusgai.
LIBURU ETA DISKO AZOKA
Maiatzaren 10etik 19ra bitartean, liburu eta disko azoka egingo da Areizaga- Kalebarren enparantzan.
ALDIRI KULTUR ELKARTEA
Maiatzak 14: Aldiri Kultur Elkarteak antolatutako Itoitz geldituta izeneko hitzaldia iluntzeko 7:30ean Kultur Etxean. Hizlaria Patxi Gorraiz izango da.
MUSIKA IKASTETXEA
Maiatzaren 27tik 31ra bitartean, Secundino Esnaola Musika ikastetxeko ikasleek, Legazpi Dorretxeko IV Kontzertu Zikloa eskainiko dute.
AURKEZPENAK
Maiatzak 24: Urretxuko mineral eta fosilen museoko maleta didaktikoaren aurkezpena, goizeko 10:30ean, udaletxeko areto nagusian.
HITS & FITS
Maiatzean, Hits & Fits bandak Premiazko Hitzak Garai Honetarako kultur progamakuntzarekin jarraituko du.
ERAKUSKETA
Maiatzaren 17tik 26ra bitartean, Benjamin Juaristi azkoitiarraren pinturen erakusketa izango da Aldaketa erakusgelan.