Hits & Fits bandaren hitzaldi zikloa (015. alea)
Hits & Fits bandak apirilaren 12an eman zion hasiera 96. urterako prestatu duen “Premiazko hitzak garai honetarako” izeneko hitzaldi zikloari. Apirilean, Tere Irastortza, idazlea, Jose Antonio Vitoria, zine zuzendari eta gidoilaria eta Felipe Juaristi idazle eta poeta, literatura eta zinema gaiez aritu dira solasean. Herriko zenbait musikarik hitzaldietako etenaldietan musika jo izan du hitzaldiari aire berria emanez. Idazle ezagun ugari izango dira hizlari Urretxu eta Zumarragan datozen hileetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide