JOSEBA JAKA, euskalgintza munduan lan handia egin zuena, hilaren 16an hil zen Cadizen, itsasoan istripua izan, eta astebetez koman izan ondoren. Joseba Jaka jaiotzez zegamarra bazen ere, 14 urterekin Zumarragara etorri eta bertan bizi izan zen luzaroan. Euskal liburugintzan buru belarri ibilitakoa, ELKAR argitaletxea, ZABALTZEN banaketa sarea eta BILINTX liburu- dendaren sortzailea zen.