OMENALDIA.
Ekainaren 2an, Musika tailerrak, Ramon Esnaola omenduko du. Eguerdiko ordu batean kontzertua eskainiko du Iparragirre plazan. GOIARGI abesbatza eta LURRA dantza taldeek ere, parte hartuko dute omenaldian.
KONlZERTUA.
Ekainaren 1ean, Goiargi Txiki abesbatzaren kontzertua izango da Pagoeta Antzokian arratsaldeko 7etan.
MAIRI.
Ekainaren 5ean Yolanda Cerverok, hitzaldia emango du Kultur Etxean, arratsaldeko 3:30ean Mairi emakume elkarteak antolatuta. Gaia: Emakumea gaur egungo gizartean
ERAKUSKETA
Ekainaren 7tik 16ra bitartean, Jose Luis Agirre pintorearen margo erakusketa izango da ikusgai kultur Etxeko erakusgelan.
DANTZA IKASTAROA.
IRRINTZI dantza taldeak Larrain dantza ikastaroa antolatu du. Maiatzaren 24an hasi eta Zumarragako festak arte, ostiralero iluntzeko 7:45ean izango da ikastaroa ikastolan. Ezinbestekoa uda partean Euskal Herrian festarik festa ibili nahi baduzu, Lizarra, Iruña, Gasteiz, Zumarraga…
ERAKUSKETA
Ekainaren 10tik 14ra Gainzuri ikastetxeko ikasleek egindako eskulanen erakusketa izango da ikusgai Aldaketa erakusgelan.
ERAKUSKETA
Ekainaren 17tik 23ra bitartean, Pruden Moraza pintorearen pintura erakusketa Itarte Etxean.
ERAKUSKETA
Ekainaren 17tik 23ra bitartean, Sasieta Mankomunitatearen erakusketa Aldaketa erakusgelan.
LEHIAKETAK.
100 razones para aprender euskara eta …eta erabiltzeko beste hamaika arrazoi lehiaketak antolatu dituzte, Bisasti AEK euskaltegiak, Udal euskaltegiak eta Zintzo-Mintzo euskaltzaleen elkarteak. Oinarriak eta informazioa, aipatutako taldeen egoitzetan eta Kultur Etxean.
LEHIAKETA.
Urretxu- Zumarragako eskolarteko IX. bertso-paper lehiaketako sari banaketa egingo da Pagoeta Antzokian.
KALEBARRENGO JAIAK.
Ekainaren 13, 14, 15 eta 16an Kalebarrengo jaiak ospatuko dira.
DANTZARI TXIKI EGUNA.
Ekainaren 23an, LURRA Dantza taldeak antolatutako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da.
Goizeko 12etatik aurrera, ibilaldia egingo dute dantzari guztiek Urretxuko kaleetan zehar, arratsaldeko 5:30ean berriz, dantzak izango dira ikusgai Lizeoko plazan. Legazpi, Orereta, Zaldibia, Ordizia, Bergara, Beasain, Lezo eta Irrintzi eta Lurra dantza taldeetako dantzariek hartuko dute parte ekitaldian.
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Urretxuko Udalak diru-laguntzak eskainiko dizkie UEUn matrikulatu nahi duten herritarrei. Epea, ekainaren 21era arte.
LORE LEHIAKETA.
Urretxu eta Zumarragako Udalek antolatutako lore lehiaketa. Deialdia ekainean egingo da eta uztailaren lehen hamabostaldian epaimahaiko kideek bi herritako baserri eta balkoietako loreak ikusten arituko dira.
KONTZERTUA.
Secundino Esnaola musika ikastetxeak kurtso amaierako kontzertua eskainiko du ekainaren 20an, Pagoeta antzokian arratsaldeko 7:30ean
IRRATIZALEAK.
Ekainaren 22an eguerdiko 12etan hasi eta ekainaren 23ko eguerdiko 12ak bitartean, irratiko 24 ordu kulturalen VII. jardunaldia antolatu dute bi herrietako irratizaleek.
SAN JOANAK.
Ekainaren 23an, urtero bezalaxe San Joan sua piztuko da Urretxun eta Zumarragan. Zumarragan txistulariek eta musika bandak girotuko dute ekitaldia eta Urretxun, txistulariek, txalapartariek, trikitilariek, dultzaina-joleek eta dantzariek girotuko dute gaua. San Joan egunean, erromeria ospatuko da Santa Barbaran.
SANTA ISABELAK.
Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean ospatuko dira aurtengo Santa Isabelak.