Bakailaoa pil-pilean (016. alea)
3 baratxuri ale xerratan ebaki eta oliba oliotan poliki poliki frijitzen jarri. Baratxuriak gorritzen hasi orduko ontzitik atera. Segidan bakailao xerrak oliotan pasatu bi aldetatik. Urre kolorea hartutakoan ontzitik atera behar dira. Ondoren, ontzia sutatik kendu, oliDa pixka bat hoztu dadin. Olioa zertxobait hoztutakoan bakailaoa berriro ere ontzian, su txikian jarri eta ontziari ondo eragin, olioa loditu arte. Eragiten zaion bitartean, bakailaoaren lira gehitu behar da ontzian eta nahi izanez gero, pikantea ere bota daiteke. Pikantea tabaskoa edota piper txorizeroa izan daiteke, norberaren gustura.
Osagaiak
2 lagunentzat: oliba olioa zorrotada bat, 3 baratxuri, 4 bakailao xerra eta pikantea (tabaskoa edo piper txorizeroa)
Juanita jatetxea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide