Errenta aitorpena (016. alea)
Errentarako aitorpenaren
garaia gainean dago
guztioi txanda heltzen baitzaigu
goiz edo beranduago,
diru apur bat aurreztutzeko
ilusioa akabo
lehendikan asko ez gendun eta
orain berriz gutxiago
Famili danei zerbait kenduaz
dabilzkigu urtez-urte
gure kontura euren patrikak
azkar betetzen dituzte
estatuaren poltsa handituz
besteon lanaren truke
eta dirurik gehien dutenak
gutxien ordaintzen dute
Gorka Ojanguren
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide