Errolda egileak (016. alea)
Hauexek dira Urretxu eta Zumarragako Udal errolda egileak. Errolda hau bost urtetik behin berritu da orain arte..Herritarren erantzuna ona izan da, Urretxun dagoeneko 5.073 bizilagunen datuak, (biztanleriaren %82a) eta Zumarragan 8.500 lagunenak (%85a) jaso baitira. Hala ere, bada oraindik bulegoetara inguratu ez den herritarrik. Erroldan izen ematea derrigorrezkoa denez eta epea bukatzear dagoenez, izena emateko falta direnak lehenbailehen inguratu daitezen eskatzen dute arduradunek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide