Euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmena (016. alea)
Apirilaren amaieran eman zitzaion bukaera bi herriotan euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmenaren lehen ahaleginari. Zintzo-Mintzok bultzatutako hitzarmena 1994ko urtarrilean sinatu zuten Zumarraga-Urretxuko hainbat taldek eta elkartek, eta bi urteko lanaren ondorioz, joan zen apirilaren 26an balorazio txostena aurkeztu zitzaien hitzarmeneko protagonista izan diren elkarte eta ikastetxeetako ordezkariei. Bi urteotan udalek finantzatu dute proiektua” eta une honetan etenaldi bat egin behar izan da, harik eta ondorengo urteetako norabidea erabaki arte. Argazkian, Andoni Salamero azken urtean hitzarmeneko teknikaria izan dena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide