San Joanetako eta Santa Isabeletako bederatziurrenak egiteko ohiturarik ba al duzu? (016. alea)
Xabier Izagirre
Ez, ez naiz sekula joan, beharbada txikitan noizbait joana izango naiz baina ez naiz gogoratzen. Hala ere, erromeri egunean bietara joaten naiz urtero, oso egun politak dira eta giroa ona izaten da.
Primitiva Rodriguez
Bai horixe. Santa Isabeleko bederatziurrena egiten dut. Hala ere azken urteotan Antiora bederatziurreneko azken hiru egunetan bakarrik joaten naiz, gainontzeko egunetan parrokian entzuten dut meza. Astuna egiten zait egunero Antiguara joatea.
Ines Fernandez
San Joaneko bederatziurrenera joan izan naiz, orain urteetan sartuta nagoenez ez naiz joaten, baina bala ere, San Joan egunean mezatara joaten naiz Santa Barbarara.
Jone Alvarez
Ez naiz inoiz bederatziurrenetara joan, baina San Joan eta Santa Isabel egunak urtero urtero ospatzen ditut, oso giro ona izaten da eta ondo pasatzen dut bi erromerietan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide