Gustuko al duzu eguzkitan egotea, zein neurri hartzen dituzu? (017. alea)
Mila Mendizabal
Aldiko gutxi hartzen dut, denbora luzean eguzkitan aspertu egiten naiz, kolore pixka bat izateko egoten naiz eguzkitan, baina tamainan hartzen dut. Krema ematen dut beti.
Pilar Zabalo
Ez dut eguzkirik hartzen. Ibiltzea komeni zaidanez, paseatzen dudan bitartean ematen digu eguzkiak. Baina ez naiz propio eguzkitan egoten.
Nerea Gago
Batzuetan egoten naiz. Ez dut beti kremarik ematen. Berehala gorritzen naiz eta azala joaten zait, beraz denbora gutxi egoten naiz eguzkitan.
Mirian Redin
Eguzkitan ez naiz gehiegi egoten. Piskanaka hartzen dut eta beti ematen dut krema, protekzio maila handiko krema ematen dut, erre ez nadin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide