Dakigunez ekainaren 16an eta arrakasta handiz, Amurrion, Araba Euskaraz 96 ospatu zen. Aurtengo Araba Euskararen antolaketaren atzean 34 urteko zumarragar hau, egun Amurrioko Aresketa ikastolako zuzendaria, aritu da jo eta ke lanean.
Berak esan digunez egun horretan eta egunean zehar, 60 mila pertsona inguru hurbildu zen Amurriora. Aurretik jarritako helburua, kalitatezko antolaketa eskaintzea hain zuzen ere, lortu zuten. Dena ondo aurreikusita eta ondo lotuta zuten, egun horretan egin zuen bero handia izan ezik. Diru aldetik 30-32 milioiko sarrera izan badute ere, horri egin beharreko kenketak egindakoan lortutakoaren berri emango digute. Ramon bera 1986ko irailean hasi bazen ere Amurrion lanean, hemengo ikastolak 1977an eta helduen euskalduntzearen inguruan murgildutako zenbait pertsonen bultzadaren bidez, ireki zituen atea k herriko mendi elkartean inprobisatutako ikasgelan. Hasieran 24 ikasle ziren, egun 429 ikasle ari dira Aresketan. Ikastola hasi zenean B eredukoa zen, 1984. urtean, berriz, D ereduaren aldeko apustu garbia egin zuten, horrek gainontzeko ikastetxe guztiak euskal ereduak eskaintzera bultzatu dituelarik. 86ko Araba Euskaraz Amurrion ospatzea sekulako eztanda izan bazen bertako euskalgintzan, 96koak ikastolak esku artean duen 40 milioiko eraikuntzari aurre egiteko, barrakoietan dauden eskolaurreko129 haurrentzat toki aproposa egiteko eta DBHrako ikastola egokitzen lagunduko du besteak beste. Ondo pasa santaisabelak! (Aurten behintzat) Ederki merezita daukazu eta.