Ezpata dantza dantzatzearen ohitura noiztik datorren ez jakin arren, uda1etxeko artxibategian dauden gaiari buruzko 1ehen datuak 1628-1629 urtekoak dira, nahiz eta 1ehenagoko dantza izan. 1970. hamarkadan Irrintzi dantza ta1deak ezpata dantza dantzatzeko ardura hartu zuen arte, herritarrek egiten zuten dantza uztailaren 2an eta abuztuaren 15ean. Irrintzi dantza ta1deak ardura beregain hartzeak, ezpata dantzaren jarraikortasuna errazten du. Ezpata dantzak oso une txarrak izan ditu bere historian zehar, 50-60. hamarkadan dantzariak topatzea zai1a zenean, Ju1ian Zaba1etak eta Jose Odriozolak, Txatok, ikaragarrizko lana egin zuten, dantza mantendu eta indartzeko. Kapitain ohiak
Imanol Apaolaza
Urte dezentetan izan nintzen kapitaina. Soldaduskara joan aurretik dantza egiten nuen eta handik etorri ondoren ere jarraitu nuen. Emozio handia sentitzen nuen dantza egiterakoan. Garai hartan kapitainak eta bi laguntzaileak 15na ogerleko eta gainontzeko dantzariek 6 ogerleko jasotzen genituen dantza egitearen truke.
Miguel Urteaga
16 urte jarraian ibili naiz dantzan. 1981. urtean Jose Odriozolari omenaldia egin zitzaionean ere egin nuen dantza. Beraz, guztira 17 urtetan aritu naiz. Jende aurrean ibiltzen ohitua nengoenez ez nintzen oso urduri egoten Santa Isabel egunean. Oraindik ere urtero joaten naiz ezpata dantza ikustera Santa Isabel eta Andra Mari egunean eta emozioa eta batez ere inbidia sentitzen dut.
Lazaro Ormazabal
17 urte ibili naiz ezpata dantzan, bai kapitain bezala eta baita sokan ere. Festetan, kapitainak ez zuen juergarik egiten asko zaintzen zen, beste dantzariek juerga gehiago egin zezaketen. Zaila da kapitainak Santa Isabel egunean sentitzen duena adieraztea. Hunkigarria da, poz handia sentitzen da. Oraindik ere ilusioa egiten dit ezpata dantza ikusteak, baina ezberdina da sentitzen dena.
Pello Agirrezabal
Kapitain bezala bederatzi urtez ibili naiz Hilabete aurretik dantza prestatzen hasten ginen eta dantzak fisikoki asko eskatzen duenez, prestakuntza berezia egiten genuen korrika egitera joanez. Baselizan belauniko jartzean sentitzen dena oso berezia da, beste inon ez dut horrelakorik sentitu. Orain besteak ikusterakoan, dantza egiteko gogoa sartzen zait baina gazteei utzi behar zaie emozio horiek sentitzen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide