Herritarrak oporretan nora joango gara? (018. alea)
Felix eta Arantxa. Halcon bidaiak
Jende ugarik, umeekin doazenak batez ere, Salourako bidaia aukeratu duo Balearrak era Kanaria irlek ere harrera ona eduki dute eta jendeak uste baino merkeagoa izaten da bertara joatea. Atzerriko bidaiei dagokienez, gazteek Europan zehar ibiltzeko bidaiak aukeratzen dituzte era beste urte batzuekin konparatuz, gazte asko Turkiara joango da.
M. Elena eta Garbiñe. Eroski bidaiak
Aurten Kanaria irlek eskaera handia izan dute. Atzerrira begira, berriz, aurreko urteekin alderatuz, zenbaitek Cuba aukeratu dute. Urretxu-Zumarragako jendeak Port Aventura Aste Santuan nahiago izan arren, abuzturako hainbat eskaera izan ditugu.
Agustin Elias. Goierri bidaiak
Jendeak batez ere Estatuko kostetara jo du eguraldi ona eta hondartzen bila. Herri desberdinak ezagutzeko joera ere nabari da eta gero eta gehiago dira mendia eta hondartza konbinatzeko aukera ematen duten bidaiak eskatzen dituztenak. Bertako jendea batez ere abuztuan joaten da oporretara, ez hilabete osorako hamabost egunerako baizik.
Nerea eta Miren. Baskotour bidaiak
Eskaerak batik bat Salou eta Mallorkarako izan dira, hala ere Pariserako bidaiak ere izan dira. Jende gazteak mugitzeko joera handia dauka, Dublin, Londres… aukera gehiagorekin jokatzen dute. Jendea batez ere, abuztuan joaten da baina ez hilabete osorako, hamabost egunetarako baizik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide