Bost puntetako izar bat zinen
jakin ezazu aurrena,
aberriaren maitasuna bat;
bestea euskararena;
hirugarrena mendigoizale;
irakasle, laugarrena;
bosgarrengoa, jatortasuna
sinbolizatzen zuena.
Orain ordea, zaude geronen
mugetatik at irtena,
eta zu zara zeruetako
izar distiratsuena,
gaurik beltz eta ilunean
diz-diz egiten duena.
Bere lurrean hegoak libre
nahi zituen hegaztia
euskarazkoa zen zure hitza
bertsoa zure abestia
mendian eta bizikletakin
bizitza honek eskaini zizun
zuk nahi zenuen guztia
bihotzarekin ordaindu beharra
ez al da ordain garestia
Benetan diot hau da egia
albiste honek hustu nau
ezin dut mina argi bihurtu
nahiz pasa diren zenbait gau
dena aurrera doan heinean
zauriak ere hor dirau
zerbait egin nahi eta egon naiz
lau edo bost egun barau
baina handitu soilik egin da
barreneko hutsune hau
Bertso eskolako ikasleen bertsoak
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide