Turismo Bulegoa eta artisautza produktuen denda (018. alea)
Urola Garaiko Mankomunitateak, Urola Garaiko Turismo Bulegoa eta artisautza produktuen denda zabaldu berri du Ezkio- Itsason. Bertan Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragan ikus daitezkeen ondare historikoen berri, hots, monumentuak, elizak, eraikuntzak, olak… eta egin daitezkeen ibilbideen informazioa eskaintzen da. Informazio idatzia jaso ahal izateaz gain, informazioa gustura asko ematen duen teknikari bat ere bada bulegoan. Urola Garaiko herrien berri eta, Euskal Herriko gainontzeko herrien informazioa eta kanpin edota hotelen informazioa jaso daiteke turismo bulego berri honetan.
Zabaldu berria bada ere, zenbait kanpotar izan da gure herrietan ikus daitekeenaren informazio eske.
Turismorako informazioa emateaz gain, Urola Garaiko artisauek egindako lanak, abarkak, lore lehorrak, zeramika… daude salgai bulegoan bertan.
Aurtengo udan zer egin ez badakizu eta Euskal Herria edota gure herriak hobeto ezagutu nahi badituzu, joan zaitez, gehiegi pentsatu gabe Ezkio-Itsasora, bertako Turismo Bulegora.
Astelehenetik ostiralera goizeko 10etatik ordu bietara eta arratsaldeko 5etatik 8etara izango da zabalik. Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan, berriz, goizetan 11etatik ordu bietara eta arratsaldeetan 5etatik 8etara irekiko ditu ateak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide