Ikastolak antolatutako ingeles udalekuetako begiraleak
Nahiz eta udan gure bi herriotara oporrak pasatzera jende gutxi etortzen den, bi irlandar eta hiru ingeles aurkitu ditugu. Demelza, Derek, Amy, Michelle eta Laura, Urretxu Zumarragako Lourdesko Ama ikastolak antolatu dituen ingeles udalekuko begiraleak dira. Umeekin hainbat eskulan, kirol, jolas… egiten dituzte, ingelesa modu entretenigarrian irakatsiz. Uztailaren 1ean etorri eta 24 bitartean hemen egon dira. Begiraleak beraien artean ez omen ziren aurretik ezagutzen. Agentzi baten bidez etorri dira hona eta bertara heldu arte, ezezaguna zitzaien Euskal Herria.Nahiz eta zaindu beharreko umeak, bihurri xamarrak direla esan, orokorrean, ingeles maila ona omen dute. Asteburuak, inguruetako bazterrak ezagutzeko aprobetxatu dituzte; Iruñean eta Donostian besteak beste izan omen dira. Gehien gustatu zaizkien gauzen artean, janaria, kaleko segurtasuna, herritarrek beraiekin izan duten jarrera eta nola ez, inguruko festak izan omen dira. Zumarragako jaietan, Geltokietakoetan eta Iruñeako San Ferminetan ere egon dira. Irlandan eta Ingalaterran ez omen da horrelakorik!
Beatriz Herrerasek gidatzen duen Udanako auzolandegiko bolondresak lanean
Beatriz Herreras urretxuarrak, udan ere lana egiten duo Ondare industriala berreskuratzeko antolatzen diren auzolandegietako arduraduna baita. 89. urtean Eusko Jaurlaritzako ondare industrialaren inbentarioa egiten hasi zenetik, ekin zion galtzear dagoen ondare mota hau berreskuratzeko lanari. Aurten, Udanan dago, Eusko Jaurlaritzak eta Legazpiko udalak bultzatutako egitasmoa izanik, helburua 1872. urtetik 1935 urte bitartera martxan egon zen mineral prestaketa tailerra berreskuratzea, ingurune hori txukuntzea, garai bateko lanaren berri emango duen museoa zabaltzea eta hau dena turismorako egokitzea da. 93. urtean hasi ziren Udanako auzolandegiko lanak, orduan lan asko egin zen, mineralak nahasteko erabiltzen ziren bi labe handi eta hauen ingurua egokitu zen, 94 eta 95 urteetan etenaldia izan ondoren, aurten berriro ekin diote lanari. Estatu espainiarreko toki ezberdinetatik etorritako 23 bolondresek hiru monitoreekin batera dihardute lanean Beatriz Herrerasen agindupean. Goizetan auzolandegian aritzen dira eta arratsaldeetan jokoak eta ibilaldiak egiten dituzte. Bolondresak lana egitera baino Euskal Herria ezagutu eta toki ezberdinetako lagunak egitera etortzen dira auzolandegietara. Honek ez du inondik ere esan nahi bala ere, lanik egiten ez dutenik ez horixe, aurten ere martxa onean baitihardute.
Calderitas komunitateko ume batzuk. Atze aldean, Julenek lo egiten zuen etxea
Irlandan pare bat aldiz egonik bazen ere, Salvadorrera egindako bidaiak txundituta utzi zuen Julen Garralda. Lau hilabetetako egonaldia egin zuen Calderitas komunitatean. Hasera batean brigadista joan arren azkenean brigadetatik kanpo ibili zen.
Bizitzeko eran ezberdintasun handiak aurkitu zituen. Txaboletan bizi dira eta ez dute argindarrik. Eguna eguzkia irtetean hasten da eta eguzkia ezkutatzean, ohera sartzeko garaia izaten da. Julen egon zen familiak 12 seme-alaba zituen. Denak lurra lantzetik bizi dira eta gehien lantzen dituzten produktuak artoa eta babarrunak dira. Bizitzeko erritmoa ere oso ezberdina omen da. Hemen, erlojuaren menpean bizi garen bitartean, han, lasaitasun handiz hartzen omen dituzte egin beharreko lanak. Gogoan du oraindik goizeko 8etan bilera bat izan eta bere bilerakideak 12etan agertu zireneko hura.
Hamabi urte iraun duen iraultzaren ondoren, berreraikitzen ari den gizartea omen da Salvador orain. Jendearekin izandako harremana eta orokorrean bizi izan duen esperientzia Julenek ez du inoiz ahaztuko, ez horixe!
Nicaraguatik oso hurbi zegoela aprobetxatuz , herrialde honetan ere 3 aste egon zen. Bereziki Laguna de Perlas inguruan ikusitako Rastafariak gogoratzen ditu. Guatemala ez bisitatu izanak, asko penatzen du. Dena den, Salvadorrera berriz joateko gogoa azaltzen du eta azkenean joaterik balu, bide batez Guatemala bisitatuko lukeela ere, esan digu.
Olga Gordo tabernaria
Egonean giro izaten delako, udako egunak luzeagoak izaten direlako eta garaiak eta eguraldiak lasai egotera laguntzen duelako Urretxu eta Zumarragan gero eta ugariagoak diren tabernetako terrazak betetzeko ohiturari gogor eusten diogu urtero.
Gehienontzat opor garaia izaten denean, egiten lan handiena terrazetan tabernariek. Uztailean, goizetan gutxixeago baina arratsalde eta iluntze partean jendez gainezka izaten dira terrazak. Abuztuan egunez, asko antzematen omen da oporretara edo egun pasa joanak garela baina gaua iristean hortxe gaude berriro ere, terrazetan. Eta orduantxe hasten dira tabernatik terrazara eta terrazatik tabernarako ibilbide bukaezinak.
Edateko garaian oso normalak omen gara. Kafea eta garagardoa pmen da gehien eskatzen duguna eta oso gutxitan omen dugu edari sofistikatu edo arraroa eskatzeko kapritxoa.
Ordaintzeko orduan, berriz, oso txintxoak omen gara. Ez gara ordaindu gabe alde egiteko asmoz, zerbitzaria tabernara noiz sartuko zain egoten. Baina tabernariek ere, bultzatzen gaituzte horren finak izatera, edaria zerbitzatu ahala, kobratzen saiatzen baitira gehienetan.
Batzuetan astun xamarrak izaten gara eta lagun talde osoa bildu eta guztiok zerbitzatuak izaterako hiru eta zenbaitetan lau aldiz joan behar izaten du tabernariak taberna barrura eta berriro ere mahaira etorri. Itzaletan toki ona bilatuz gero edota pase oneko lekurik topatuz gero ere, akabo. Kafe bakar batekin arratsalde osoa bertan egon gaitezke. Nahikoa lan ematen dugun arren, gustuko izaten dute tabernariek terrazetako giroa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.