Zinemarekin bueltaka (018. alea)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua, Koruko Aizarna, Zelai Aristi zinema zabaltzearen alde azaldu zen Zumarragara egindako bisitan.
Aizarnak, diputazioa gure eskualdearekin kultura mailan zorretan dagoela esateaz gain, Urretxuk eta Zumarragak duen jarduera kultural aberatsak erabilpen anitzeko aretoa behar duela adierazi zuen.
Zumarragako udalak honelako aretoa eratzeko prestatutako egitasmoa, 253 milioi pezetako aurrekontua duena, diputatuari hiru epetan egiteko egokia iruditu bazitzaion ere, datorren urtean diputazioak aurrekontuak onartu arte ez dela ..jakingo zenbateko diru-laguntza jasoko den ere aipatu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide