Iñaki Urdangarini omenaldia (019. alea)
Abuztuaren 28an Zumarragako udalak, Iñaki Urdangarin jaiotzez zumarragarra den Bartzelonako eskubaloi taldeko jokalaria omendu zuen. Goizean, udaleko ordezkariek eta Foru Aldundiko kirol diputatuak, Arritxu Marañonek,ongi etorria egin zioten Iñaki Urdangarin eta Bartzelona taldeko jokalariei. Ilunabarrean, Bartzelona eta Leongo Ademarren arteko eskubaloi partidua jokatu zen eta kataluniarrak izan ziren irabazleak.
Zaletu ugari Goierriko itzulian
Afizionatu mailako txirrindulari onenak bildu ziren hilaren 13tik 15era bitartean Urretxun, bertako Goierri Kirol Elkarteak antolatutako Goierriko itzulian. KAIKU taldeko Alberto Martinez Trinidad izan zen irabazlea eta gustura asko jasa zuen inguratutako zaletu ugarien txalo zaparrada. Antolatzaileek, Iñaki Beitia, urteetan mikrofono lanetan aritu zena gogoratu zuten eta itzulia hasi aurretik omenalditxo egin zitzaion.
Babes ofizialeko beste 80 etxebizitza Urretxun
50 urtetan zain egon ondoren, Mundo Mejor auzoaren inguruan babespen ofizialeko 80 etxebizitza eraikitzeko lanak hasi ziren hilaren II n. 98. urteko ekainerako tan guztiak bukatuta izango direla adierazi zuten udaleko ordezkariek eta Patxi Ormazabalek, Eusko Jaurlaritzako hirigintza eta ingurugiroko kontseilariak, udaletxean izandako prentsaurrekoan.
Hits & Fits bandak berriro ekin dio Premiazko hitzak garai honetarako hitzaldi zikloari. Hilaren l3an Andu Lertxundi idazlea izan zen Urretxuko Kultur Etxean. Hilaren 27an, berriz, Pako Aristik Ez dok hamairu musika taldearen berri ederki asko azaldu zien Legazpi Dorretxera inguratutakoei. Pako Aristiren azalpenei laguntzeko Mikel Alustiza, Juan Luis Aranburu eta Mikel eta Iñigo Peñagarikanok, Ez dok hamairu taldearen zenbait abesti jo eta kantatu zituzten, hitzaldia modu ezin hobean girotuz.
Garbitasun araudian aldaketak
Zumarragako udalak kaleei, etxebizitzei et bide publikoei dagokien garbitasun araudian aldaketak ezarri ditu. Araudi berriaren arabera, besteak beste zaborrak ateratzeko ordutegia errespetatu, kaleak garbi mantendu, etxebizitzen itxura zaindu eta landareak ureztatzerakoan ere kontu izan beharko dugu. Eraikitze lanetan diharduten langileek eta garraiolariek ere arreta berezia izan beharko dute laneko materiala garraiatzeko eta zaborretara botatzeko garaian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide