“Indurainekin hitz egiteko parada izan nuen eta dirudien bezain jatorra da”
“Oscar Smith brasildar saskibaloi jokalaria betidanik miretsi dut eta igogailuan berarekin topo egin nuenean, txunditurik geratu nintzen ”
“Diego eta Martin Asian oso ezagunak dira Antolatzaileek beti hartzen dituzte kontutan”
“Fermin Cacho soriarra eta Diego Garcia asko sakrifikatzen dira, baina noizean behin juerga ere gustuko dute”
Atletismoari erabat loturik dagoen gizon hau, pasatu berri diren Joko Olinpikoetan izan da Diego Garciaren entrenatzailea da duela 13 urtetik hona, hau del a eta, espainiar federazioak, bertara joateko gonbidapena luzatu zion.
Emaitzak ez ziren espero bezain onak izan, zergatik?
Diegok jasandako “flato”- a, edonork izan zezakeen Urduri zegoen eta hezetasunaren beldurrez, ur dezente edan zuen Hau izan daiteke arrazoi bakarra Martin Fizek, ordea, aurrean zihoazen hiru atletak bera egingo zutela uste zuen baina denok dakigun bezala, ez zen bala izan konturatu zenerako beranduegi zen Dena den, argi eta garbi utzi behar da Diego eta Martin sasoi betean zirela Gertatutakoa maratoiaren gorabeherak dira.
Emaitzak alde batera utzirik, zer nolako esperientzia izan da?
Bikaina Hiri Olinpikoko barneko elkarbizitza, ezin hobea Olinpiko guztiak adiskidetasun giroan bizi ziren Inor ez zen beste inor baino gehiago, nahiz eta batzuk beste’ batzuk baino marka hobeak eduki Gu, brasildarrekin batera jarri gintuzten eta primerako jendea ezagutu dugu.
Antolakuntza, esaten zuten bezain txarra al zen?
Egia esan bai, batez ere garraioari dagokionez Estadiora garaiz heltzeko eta jangelara joateko arazoak zeuden.Autobus eta trenak guztiz bete arte ez ziren irteten eta gero denok pilaturik eta berandu joaten ginen. Gainera, azken egunetan, langile bolondresak falta ziren eta behin, Hiri Olinpiko barruan ibiltzen zen trena, kirolari batek gidatu zuen. Bertako polizia batek ea zertan ari ginen galdetu zigun baina gero, guztion harridurarako jarraitzen utzi ziguten.
Beraz, amerikarrek merezi baina garrantzi txikiagoa eman zioten Joku Olinpikoei?
Bai, hala da Atlantako hiritarrek jarraitzen zituzten Olinpiadak baina gero estatubatuarrek ezer gutxi. Telebista amerikarrek jarraipen eskasa egin zieten Jokoei.
Bonba leherketak izango zuen oihartzuna?
Bai, bonbak jarraipen handia izan zuen telebistan eta hauen ondorioz, seguritate neurri zehatzagoak hartu ziren Gainera ondorengo egunetan, bonba mehatxu gehiago izan ziren eta atletismo federakuntzako buruak esan zidanez, Jokoak, bertan behera uzteko asmoa, guztiok uste genuena baina indartsuagoa izan zen Gero komunikabideek esan zuten bezala, seguritateaz arduratzen zen langile bat izan omen zen. Hala ere, gau hartan hirurok primeran lo egin genuen.
Bukatzeko, entrenatzaile bezala Sidneyra joateko esperantzarik ba al duzu?
Ez dut uste Diegok jada 33 urte ditu eta beste lau urtetan goi maila mantentzea zaila izango du. Martin ordea gazteagoa da, baina beste Joko batzuetarako prestatzea sakrifizio handia da.