Nola aldatu zen ziutatea.
Leku hau ikusi beharko zenuke.
Zu zerorrek
harritu egingo zinateke.
Haurrek lehergailuen kontrako motxilak
daramatzate
eskolarako orduan.
Jendeak etorkizuneko gerrak antolatzen ditu.
Gizonek begi-lujuriosoak dituzte.
Sukaldetan
ez da argia itzaltzen,
gauaren zaindari emakumeak.
Langabetuek tabernetako komunetan
egiten dute buruaz beste.
Salbatzaileez gainezka kaleak.
Eta egiten duten guztia
munduaren azkena iragartzen da.
Ez da leku politta.
Ez da burdinarik gabeko leihorik geratzen.
Hitzek gainditu egiten dute poeta.
Eta poema batek
nire bizitza baino gutxigo balio du.
Ei, Clasius Clei!
tiro bat jasa dezakezu
zure rolexarengatik,
edota zure neskalagunarengatik,
edota begiratu behar ez zenionari
begiratzeagatik.
Hegadun-inurri hiltzaileak
esne kajetan iragartuak
Jendeak esaten dizu “Egun ona izan”.
Errezagorik ez dago!
Eroak besoetan ezkutatzen dira
aiztoak zorroztera,
ilargia
gure oinetako gastatuetan.
Nola bizi daiteke jendea horrela?
galdetzen didazu;
gaur
nik gonbidatzen zaitut.