Futbolaren ibiltari bat etxera bueltan (020. alea)
Juan Mari Mujika, Musti Mujika, urte mordoa kanpoan pasatu ondoren bere lehen pausoak eman zituen futbol taldera itzuli da. Erreala, Deportivo, Alavés eta Andaluziako San Pedron jokatu eta gero berriz ere jantzi du Urola taldearen kamiseta horia.
Nolatan hasi zara berriro Urolan jokatzen?
Kanpoan urte asko eman ondoren eta 33 urterekin, jada ez nuen 2.B mailan aritzeko ez aukerarik eta ezta gogo handirik ere. Honetaz gain, Andaluziako San Pedro taldeko planteaketa eta antolaketa oso serioa ez zela iruditu zitzaidan. Taldea utzi eta futbolean jokatu gabe hiru hilabete pasatu ondoren futbolean aritzeko irrika bizia sentitu dut eta gainera Urolakoek jokatzeko eskatu didatenez, horri gustura ekin diot.
Hainbeste taldetan jokatu ondoren, non sentitu zara ondoen?
Errealean eta Deportivon oso urte politak pasatu nituen, nahiz eta bi talde hauen artean ezberdintasun handiak izan. Errealean igarotako urteetako oroitzapenik bereziena Zaragozan irabazi genuen kopa finala da. Deportivoko oroitzapenen artean, berriz, 2. mailan hasi eta lehenengo mailara igotzea lortu genuenekoa azpimarratuko nuke. Taldeari Superdepor deitzen hasi zireneko urteak bizi nituen eta giroa ere oso ona zenez primeran pasatu nuen.
Ez duzu uste Toshack-ek Errealean jarraitu izan balu Donostian urte gehiagotan jokatuko zenuela?
Neuk ere askotan galdetu diot hau neure buruari. Bera izan zen lehen ta1dera igo ninduena, konfiantza handia eman zidan eta berarekin oso harreman ona izan nuen.
Zer diozu iaz Andaluzian izandako esperientziari buruz?
Ez zen oso ta1de serioa, partidak ikustera 200 jarraitzaile baino gehiago ez zen joaten eta gainera kobratzeko garaian arazoak izaten genituen. Hain ospetsua den Jesús Gil zen ta1dea mantentzearen arduraduna, baina ordaintzeko kontuak ahazten zitzaizkion. Ha1a ere, inguruko taldeetan jokatzen zuten euska1 jokalariekin bizi nintzen eta geure artean oso giro ona genuen.
Hainbeste taldetatik igaro ondoren pasadizo bereziren bat gogoratuko duzu.
Coloniaren aurka jokatu genuen UEFAko kanporaketa batean 1-0 emaitzarekin irabazi genuen. Bue1tako partida hasi aurretik taldeari kirol jantzia eskaintzen zion etxeak denetik eskaini zigun kanporaketa galduko genuelakoan. Guk, ordea, partida irabazi egin genuen baina ez zen inor etorri aurretik eskainitakoa ematera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide