Pablo Antoñana idazle nafarra Zumarragara dator abenduan, bere bizitza eta lanari buruz hitz egitera. Idazle bikain hau, bikain bezain ezezagun, Nafarroako Biana herriak ikusi zuen jaiotzen 1927an, On Francisco Navarro Villoslada idazle integristaren jaiotetxean. Han jaio izanak, aitortzen du, eragingo zion idaz-zaletasunean. Magisteritza Logroñon ikasi ondoren, zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan, eta gero idazkari izan da hogeita hamar urtetik gora Erriberako Desojo, Sansol eta El Busto herrietan. Literaturarekin lehendabiziko harremana 1948an izan zuen “Domingo” aldizkarian El aguilucho herido ipuina argitaratu zuenean. Geroztik oparoa izan da bere jarduna.
Hona hemen bere lanak:
El Capitán Cassou (“Acento” sarla, Madril, 1959, Nafar Gobemuak argitaratua, 1993), No estamos solos Sebastián” “Sésamo” sarla, 1961, argitaratua). El tiempo no está con nosotros (“Ciudad de San Sebastián” ipuin sarla, 1961) La cuerda rota (“Nadal” sarla, 1962, Parniela, 1995), El Sumario (Plaza y Janes, 1964), Pequeña Crónica (“Ciudad de San Sebastián” , 1973, Kurpil aldizkariak argitaratua 1975ean), Joelle, mi amiga (“Ciudad de Tudela” sarla, 1976an). Relato Cruento (“Navana-77” nobela laburren sarla, 1977), El Sumario (Plaza y Janes, 1964, Parniela, 1984) Pequeña Crónica (“Kurpil” aldizkaria, 1975, Parniela, 1984 eta 1985 ipuin saria, 1961), Botín y luego y otros relatos (1985), Patrañas y otros extravíos (1985), Memoria-Divagación-Periodismo(1996), Noticias de la segunda guerra carlista (Nafanoako Gobemua, “Panorama” saila, 1990) eta La vieja dama y otros desvaríos (Nafarroako Gobemua, 1993). Esan dezagun ez dituela liburuak bakarrik idatzi, bestelako idazlan ugari eman duela argitara. Egunkarietan, esaterako, azpimarratzekoa da 1962-1977 bitartean Diario de Navarra-n idatzitako “Las tierras y los hombres” saila, jende ugarik igandero-igandero anetaz leitzen zuena.
Lan batzuek urte luzeetan izan ditu argitaragabe, hobe esan, inork ez dio argitaratu nahi izan, oso berandu arte, “beranduegi” dio Pablo Antoñanak. Aurten Nafarroako Príncipe de Viana saria eman diote eta bestetik Eusko ikaskuntzak omenaldia eskaini dio Sorladan. Oso berandu bada ere, onetsi da bere lana. Hala ere, honek ez du bere asmo eta ideietan zirkinik ere mugiarazi. Bere nortasun eta idatziak ez dira aldatu. Injustizia, zapalketa, behin eta berriro agertzen dira eta baita taldeko kainismoaren isla ere, gerra alegia: “gorroto dudan gauza bakarra salatzen dut, gerra, mendez mende bukatzen den gerra”, bereziki 1936koa. Eta honegatik galtzailea, azpiratua, beti ditu present.
Testuen kalitateak harritu egiten gaitu noski, eta gero mamiak, bizitzaren krudeltasunaren azalpenak, azalkerietan ez ibiltzeak. Ezer zuritzen aritu gabe, odolari odol eta ogiari ogi esateak, poztu egiten gaitu,eta jarrerak ere bai noski, koherentzia pertsonalak, deserrian, bakarrik, etengabe iraun, han eta hantxe segitzeko indar eta erabaki sendoak. Marjinatua bizi izan da urte luzeetan, alde batera utzi dute. Artaldetik kanpo ibili da beti “ardi beltza”, ez artzainari, ez artalde jabeari, ez txakurrari jarraituz. Bere bidean ibili da. Dogma guztien azpi eta gainetik, zalantza ardatz duela: “Baiezkorik ez diot, ezezkorik ere ez, zalantza egiten dut, nire baieztapenik trinkoena: zalantza da.”
Underwood idazmakina zaharrean tiki-taka imajina dezakegu, txapela buruan duela, bizar luze eta bekain iletsuekin, bere lurrari gogor atxikia, erabat lotua. Hona Antoñanaren hitzak:” Esan dezadan neuk asmatutako “herrialdean” bizi, elikatu eta adoretzen naizela, Ioar Errepublikan alegia; Nafarroako Erreinuarekin lezakeen zerikusia, harekiko menpekotasuna eta haren historiarekiko lotura dira. Gainontzean, neure “herrialdeko” historiak, maite-maiteak, lurtasunak, paisaiak, bertako gizonek egin naute eta haren produktu naiz ni. Harekin egiten dut bat, hantxe jaio naiz eta hantxe hil nahi dut. Nire lana, neure lurra eta ni neu, ziur nago, gauza bera gara”. Halaxe da, lur usaina dute bere liburuetako orrialdeek, soroko jzerdi usaina, laneko kiratsa, eta lurreko emaitzak dira, lur-lurra.
Hits & Fits Bandak antolatuta, Pablo Antoñaña gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea daukagu orain, Legazpi Dorretxean eskainiko duen hitzaldian. Gonbidatuta zaude irakurle. Euskal Herriko beste muturrean, lurrean erroturik ia 70 urte eman dituen idazle oparo hau ezagutzeko aukera ez da edonola galtzekoa. Eta ezagutzen hasteko, zer hobe Pablo Antoñanaren “Textos y Pretextos” liburu edena irakurtzea baino? Bere bizitzan egin dizkioten elkarrizketarik interesgarrienak biltzen ditu liburuak, batzuk gazteleraz, besteak euskaraz. Artikulu argi eta txukunak ere bai. Hau esatea besterik ez da geratzen: Pablo Antoñana Chasco, ongi etorri Zumarraga- Urretxura.
Ignatius (Hits & Fits Banda)