Urretxu eta Zumarragako artxiboak, Gipuzkoako gehientsuenak bezalaxe, 80. hamarkadan hasi ziren antolatzen, diputazioak, udal artxiboetako dokumentu historikoak antolatzeko martxan jarritako proiektu bati esker. Orduan hasi ziren lanean Koldo Argandoña eta Antonio Prada, Urretxu eta Zumarragako artxibozainak. Koldok esan digunez hala ere, ordurako, Urretxun Jose Mari Iztueta, laguntzaile batzuekin batera antolaketa lanetan ibilia zen.
Dokumentu historikoak eta administratiboak aurki daitezke artxibotan, dokumentu historikoak Gerra Zibila bitartekoak dira eta bai Koldok eta baila Antoniok ere antolatuta dituzte aspalditxoan. Orain, dokumentu administratiboak, antolatu eta behar bezala sailkatzen dihardute. Sailkapena fitxetan egina dute gehienbat eta azken urteetan informatizatzen ari dira, informatizazioak, dokumentuak modu errazagoan eta azkarrago bilatzeko modua eskaintzen baitu.
Dokumentuen datari dagokionez, Zumarragako artxiboko dokumenturik zaharrena, 1202. urtekoa da eta Donostiako gertaera bat jasotzen duo Zumarragari buruzko dokumenturik zaharrena, 1383. urtekoa da. Urretxuko dokumenturik zaharrena, berriz, 1383an Juan I-ak emandako Hiri Gutuna da.Dokumentu hauek guztiak de non eskura dauden arren, informazio eskubidea eta intimitate eskubidea erabat betetzen dutela argitu nahi izan dute bi artxibozainek eta horregatik edozein pertsonaren intimitatearen aurkako dokumentuak ez dituzte erakusten. XX. mendeko dokumentuak dira ugarienak, baina Urretxun XVI. mendeko informazio asko aurki daiteke.
Bestalde, herritarrok ez amen dugu artxiboa gehiegi erabiltzen, nahiz eta azken urteetan lehen baino jende gehiago gerturatzen den informazio bila. Ikerlariak, ikasleak, jubilatuak, erroldaren eske, edota etxean konponketa lanen bat egiteko plano bila joaten direnak aipatzen dituzte eskatzaileen artean.
Biek nolabait ere kritikatu egiten dute artxibora gerturatzen diren eskatzaileek ikerketarako duten gogo falta. Informazio bila joan beharrean, informazio eske joaten omen da eskatzailea, eta dokumentuak ikertu eta paperetan arakatu ordez, informazio hori artxibozainak momentuan eta eskura eman diezaion nahi izaten du.
Urretxuko udal artxiboa:
- Kokapena: Udaletxeko azken pisuan.
- Dokumentuak: Historikoak eta administratiboak
- Ordutegia: Goizez 8:00-13:00
- Arduraduna: Koldo Argandoña, historialaria. Ikertzaileak lanean aritzeko tokia du
Zumarragako udal artxiboa:
- Kokapena: Udaletxeko azken pisuan.
- Dokumentuak: Historikoak eta administratiboak
- Ordutegia: Goizez 8:00-13:00
- Arduraduna: Antonio Prada, historialaria. Historia Garaikidean doktorea. Ikertzaileak lanean aritzeko tokia du