Zer iritzi duzu Urola Garaiko Lanbide Eskolari buruz? (020. alea)
Iñaxio Oliveri (Hezkuntza kontseilaria)
Urola Garaiak aspaldian zuen beharra betetzen hasten da eskolarekin. Hemendik aurrera, ikastetxeak, industria eskaerei behar bezala erantzuten eta irakaskuntza maila konpetitiboa lortzen saiatu beharko du.
Bixente Zumarraga (Goierriko ELAko arduraduna)
Ikastetxeak eta lan munduak harreman hurbilak izan behar dituela uste dugu, hau baita lanbide eskolaren helburuetako bat.Hala izatea gustatuko litzaiguke, eskolak formazio aldetik ondo prestatutako langileria eskainiko ligukeelako.
Juan Ramon Larrañaga (Patronatuko Lehendakaria)
Egitasmo honek ikaragarrizko garrantzia du bailararen egiturarako. Urte askotan jende asko aritu da lanean hau lortzeko eta lortu denean, erronka berriak ditugu, ekipamendua egokitzea, egun, garrantzitsuena dena eta ahalik eta azkarren ikastetxe guztia euskalduntzea.
Jesus Iturbe (Adegiko kidea eta enpresari)
Eskolaren eraketa oso garrantzitsu izan da. Lan handia eginda oso baliabide gutxirekin eta hau pozteko modukoa da. Lan munduan konpetitiboak izango diren profesionalak sortzea da oraingo erronka.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide