Gaixo psikikoak aurrera aterako dituen elkarte indartsua lortu nahi dugu
AGUIFES Gipuzkoako gaixo psikiko eta beraien familia eta orokorki gizartearen osasun mental a eta bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duen giza taldea da.
Duela 10 urte Donostian sortutako elkartea da. Eritasun psikikoak zituztenen senitartekoak izan ziren sortzaile nagusiak eta, psikologo, psikiatra, mediku edota gaixo psikiko ohien laguntza izan zuten hasieratik. Duela hiru urte arte, hau da, Urola Garaiko AGUIFES taldea martxan hasi arte, Donostiakoa zen probintziako talde bakarra, orain bi talde hauek ari dira lanean, biak ere elkarlanean -Urola Garaiko AGUIFESeko bi kide, probintziako batzordekideak dira – eta estatuko gainontzeko taldeekin ere harreman onak dituzte.
Urola Garaiko taldea maiatzaz gero Zumarragako plazan, jubilatuen etxeko azken pisuan, udalak utzitako lokalean biltzen da. Guztira 30 lagun inguru biltzen dira bertan.Oso gogor ari da lanean, Donostiako beren lagunak ere harrituta daude taldeak hartu duen martxarekin, baina hala ere, epe laburrean eta luzarora begira ere, lortu beharreko helburu garrantzitsuak dituzte.
Hemengo egoera eta dituzten helburuak
Zumarragan dagoen Adimen Osasuneko Zentroan tratatzen dira inguruko gaixoak, gaixoa oso ondo atenditua dagoela esan digute, gustura daudela bertan jasotako tratuarekin. Zentroan, bi psikiatra, psikologoa, ATS bat, administratibo bat, gizarte laguntzaile bat eta astean hiru egunetan, eta egun bakoitzean bi ordu egoten den monitore bat ari dira lanean. Senitartekoen esanetan, monitorea egunero zortzi orduz egotea ezinbestekoa da eta hauxe da lortu nahi duten helburuetako bat. Izan ere, oso lagungarria zaie, okupazioren bat, lotura bat izatea.
Eskuartean duten erronkarik nagusiena beraz, aisialdian eta denbora librean gaixoak bilduko diren eta aisialdirako ekintzak antolatuko dituen kluba martxan jartzea da. Gaixoek aisialdia behar bezala pasatzeko erabat beharrezkoa dutelako okupazioren bat, gainontzean etxetik irteteko gogorik gabe egoten baitira. Hau lortu ondoren, lanean aritzeko tailerrak edota etxetik kanpora bizitzeko pisuak antolatzea da egin beharrekoa, baina epe luzerako lanak amen dira hauek.
Senitartekoek behin eta berriz goraipatu dute, Eva Romero, Zumarragako Adimen Osasuneko gizarte laguntzailea, “ikaragarrizko laguntza eskaini digu, berak bideratu gaitu lanean, berak animatuta eta zuzenduta hasi gara lokalarekin martxan.” Baina profesionalez gain, gaixoekin lanean jarduteko bolondres askok eskaini dute beraien laguntza. Psikiatrak, psikologoak edota buztina lantzen erakusteko prest dagoen jendea ere inguratu amen da hauen artean.
Arazo nagusia
Arazorik larriena, gaixoak gaixotasuna onartzen ez duela izaten da. Gaixotzerako lagunekin eta ingurukoekin izandako harremana galduta uzten du, bere baitan zentratzen da eta ez du etxekoa ez den inorekin egon nahi. Gizarteak ez amen daki gaixo hauek tratatzen eta etxekoentzat ere oso zaila izaten da zenbaitetan. Gaixoak berak erakusten du zein jarrera izan behar den berarekin, eguneroko harremanean ikasten da eman beharreko tratua, hala ere, batzuetan egun batetik bestera ordura arte izandako jarrera aldatu beharra daga gaixoarengan eraginik ez duelako eta berriro ere hasieratik hasi behar da. Gaixo hauek oso azkarrak dira eta beraien egoeraz ere askotan aprobetxatu egiten dira.
Gaisotasunari buruz O.M.S. erakundearen datuen arabera, gizartearen %4ak osasun mental arazo larriak jasaten ditu, eta hauetako %1 eskizofrenikoak dira. Populazioaren %25ak, berriz, eritasun psikikoren bat jasaten du bizitzaren uneren batean.
Rogelio Botanz eta Gari, Legazpin
AGUIFES elkarteak. dituen egitasmoei aurre egin ahal izateko. hilaren 15ean Javier Arrillaga abeslari ordiziarraren kontzertua antolatu zuen Pagoeta Antzokian.
Honetaz gain, urtarrilerako so kontzertu ona prestatu dute. Izan ere. urtarrilaren 2an. Rogelio Botanz kantautore kanariarrak eta Garik, Euskadi mailan hain ezaguna den abeslari legazpiarrak. Legazpiko Latxartegi aretoan abestuko dute Urola Garaiko AGUIFES taldeari laguntzeko.
Osasun mental zerbitzuen kalitatea hobetzeko AGUIFESek eskatzen duena:
- Herritarrei:
- Gaixoez eta hauen arazoez informa daitezela.
- Ez dezatela gaixoa baztertu bizitzaren ikuspegi desberdina izateagatik.
- Edonork jasan dezake buruko gaixotasuna.
- Agintariei:
- Osasun Mental Zerbitzuen beharretara egokitzea aurrekontuak.
- Osasunaren Lege Orokorreko artikuluak betetzea, Estatu Espainiar osoan,etxebizitza, lana eta pentsio duina banatuko luketenak.
- Etxeko Larrialdietarako Zerbitzuak.
- Familiei
- Ezkuta ez daitezela.
- Elkar daitezela gaixoen egoera eta beraien ingurua hobetzeko.
- Gaixoei
- Berrabiltzean saia daitezela gizartearen beraiekiko aldaketa lortzeko.