10 eguneko bidaia egin dute Europan zehar.
Eusko Jaurlaritzak ikasketa ertainetako ikasle euskaldunentzat antolatzen duen Urruzuno saria irabazi dute Amaia Artolazabalek eta Lierni Asurabarrenak. Amaiak 15 urte ditu eta Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako ipuin eta bertso paper lehiaketaz gain, Gipuzkoako bertso paper lehiaketako lehen saria jasa zuen iaz. Liernik 17 urte ditu eta orain arte ez du lehiaketetan parte hartu. Urruzuno saria irabaztek idazten jarraitzeko gogoa eta animoa eman die bi gazte hauei.
Zer da Urruzuno saria?
Amaia: Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko ikasketa ertainetako ikasle euskal- dunentzat antolatzen duen poesia eta prosa mailako lehiaketa da. Guztira 600 bat lagunek hartu dugu parte bertan, 20 sari eman dira eta guk poesia mailan irabazi dugu.
Zein sari eman dizuete?
Lierni: Oroigarri bat, gure gastuetarako dirua, jan irabazleekin argitaratutako liburua eta 10 eguneko bidaia Europan zehar.
Zein herrialde ezagutu duzue bidaian eta zer moduz ibili zarete?
Oso ondo ibili gara, Frantzia, Suitza, Alemania eta Austrian izan gara Euskal Herriko herri desberdinetako 20 lagun. Herrialde asko ezagutzeaz gain, oso lagun onak egin ditugu. Giro ezin hobea izan dugu bidaian.
Gai jakin baten gainean idatzi duzue edo gaia librea zen?
Lierni: Poesiak lerro jakin bat izan behar zuen, baina gaia librea zen. Nik aitonaren heriotzari buruz idatzi nuen.
Amaia:Nire poemak ez zuen gai zehatzik, gauza asko nahastu nituen. Beltza ez delako hain beltz eta zuria ez delako hain zuri izenburua jarri nion eta ezingo nuke zehaztu zertaz idatzi nuen.
Zer sentitzen da horrenbeste jendek parte hartu duen lehiaketako sariduna izatean?
Lierni:Ondo idazten duen jende asko dago, baina alferkeriagatik ez da idaztera animatzen. Orokorrean ez zaio idazteari garrantzirik ematen. Nik hauek guztiak idaztera animatuko nituzke.
Amaia: Hiru urte jarraian Urruzuno saria irabazi duenik ere bada, hauen aldean zer egiterik ez duzula uste duzu. Hala ere, ilusio handia egiten du jan pila baten artean norberarena aukeratua izateak.
Nondik datorkizue idazteko zaletasuna?
Amaia: Ez dut uste idazteko zaletasunik dudanik. Ez daukat beti idazten egoteko beharrik. Idazteko gogoa dudan momentuak izaten dira. Zerbait irakurri eta gustatu bazait, antzeko zerbait idazten saiatzen naiz. Lizeoan esanda aurkeztu nintzen sarira, ez zaletasuna dudalako.
Ikastetxeetan irakasten al da prosa eta poesia idazten?
Lierni: Guk ez dugu poesiarik landu, erdaraz gutxi eta euskaraz inoiz ez. Ez dut uste irakasterik dagoenik, idazteko modu asko daudelako, ez dago araurik.
Amaia: Ez dago araurik, baina guk gainontzeko jan irabazleak irakurtzean ezagutu ditugu idazteko dauden modu ezberdinak, (ingelesezko hitzak tartekatu euskarazko poesian…,) modu hauek ez ditugu eskolan sekula ikusi eta oso baliagarria izan daiteke ezagutzea.
Nondik datorkizue idazteko inspirazioa?
Lierni: Orain arte ez dut idatzi. Hau da poesia idatzi dudan lehen aldia. Idazten jartzea da kontua.
Amaia: Nik uste dut idazten jartzen zarela inspirazioa daukazulako eta ez alderantziz.
Idazten hasi orduko sariak irabazi dituzue, zein asma duzue orain?
Amaia: Irabazi izanak asko animatzen zaitu. Orain poesia gehiago idazten dut prosa baino.
Lierni: Beste lehiaketa batzuetan parte hartzera animatzen zaitu irabazteak. Nik behintzat lehiaketa desberdinetara aurkezteko asmoa dut momentuz.
Zein poeta duzue gustuko?
Amaia: Ni orain zaletu naiz poesiara, eta Joseba Sarrionaindia poesiak irakurtzen ditut.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.