Iparragirre sariak (021. alea)
Aurten ere, eta bigarren aldiz, Euskal Irrati Telebistak, Iparragirre sariak antolatu ditu.
Sariketa honek, EITBko langile eta programa onenak, eta kulturan,kirolean edota gizarte mailan nabarmendutako euskal herritarrak saritzea du helburu.
Euskal Irrati Telebistako ikus-entzuleGoak postaz emandako botoen arabera aukeratuko dira irabazleak. EITBri dagokionez, irratietako eta ETB-1 zein ETB-2ko programarik eta aurkezlerik onenak, eta informatiboetako aurkezlerik eta programarik onenak izango dira sarituak.
Arduradunek, arrazoi ugari izan amen zituzten sariketari Iparragirre izena jartzeko. Lehenik eta behin, 1995. urtean, Jose Mari Iparragirreren jaiotzaren 175. urteurrena bete zela hartu zuten kontuan. Honetaz gain, Iparragirrek euskaldun unibertsalaren irudia oso ederki islatu izanak, eta batez ere, EITBren helburua, hau da komunikatzea, horren ederki lortu zuen abeslaria izateak bultzatu zituen antolatzaileak Iparragirreren izena aukeratzera.
Sariketa martxan dago, ikus-entzulegoak botoa eman dezake dagoeneko, abenduaren erdi aldean boto guztiak jasa, zenbatu eta Gabonak inguruan emango dira ezagutzera irabazleak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide