Azaroaren 4an, inauguratu zuen Jose Julian Irizarrek, garraio diputatuak, Iparragirre kale berritua. Berritze lanak diputazioak ordaindu ditu eta Irizarrek azaldu zuenez, Beasain-Durango autobiaren lanak, Eitzaraino helduko 1997urtean eta Aparizio auzotik Antzuolarako lanak ere, datorren urtean hasiko omen dira.