Urretxu era Zumarragako 2693 toponimo bildu era 1689 kokatu ditu
Jose Luis Ugarte legazpiarrak, “Zumarraga- Urretxuko toponimia ikerketa lana “aurkeztu berri dio Zintzo-Mintzori, bekaren antolatzaileari. Ugarte modu honetako lanetan aditua da, Legazpiko toponimia eta bertako antzinako kontuak biltzeari duela 10 urte inguru ekin baitzion. Honetaz gain, Mutiloa, Gabiria, Zegama eta Zeraingo baserri gehienetan ibili da informazio hila eta bertako toki izenen zerrenda luzea osatu du. Zintzo- Mintzoren beka jasa zuenetik Urretxu eta Zumarragako toki izenak biltzen aritu da. Bi herrietako baserri guztietan izan da eta guztira, 2.693 toponimo jasa ditu. Filologoa izanik, hizkera desberdinak ezagutzeko interesa du eta herri bakoitzeko berezko hizkera antzemateko toponimia iturririk onenetakoa dela uste du. Antzinako bizimodua eta bertako hizkera ezagutzeko ere balio izan dio lan honek, eta aldi berean Urretxu eta Zumarragaz zuen iritzia aldatzeko izan zaio baliagarria.
Zein da egin duzun lana?
Garai bateko toponimiak berreskuratzea batetik, eta bestetik hauek, herriko planotan kokatzea izan da burutu ditudan lanak. Toponimien azentua, doinua jasa dut, azentuak ebaketarik egon den adierazten duelako eta honek bere jatorriaren beni gehiago ematen duelako. Antzinako bizimodua ezagutzeko oso iturri garrantzitsuak dira toponimoak. Hauek interpretatzen jakinez gero, antzinako bizimoduari buruzko datu asko jaso daitezke.
Zenbat toponimo topatu dituzu?
Guztira 2.693 toponimo bildu ditut. Urretxun 1.009 eta Zumarragan berriz, 1.684. Hauetatik 1.689 plano edo mapetan kokatu ditut, Urretxun 616 eta Zumarragan 1.073. Batetik, oraindik ere erabiltzen direlako eta bestetik, agirietan ondo zehaztuta azaltzen direlako kokatu ahal izan ditut toponimoak. Mendi eta hiri barruko toponimoak bildu baditut ere, hiri barruko toponimoak ez ditut kokatu. Hiri toponimia etxeen izenak izaten baitira gehienetan eta hauek kokatzeko eskala txikiagoko beste plano bat beharko nukeelako. Lana oraindik handiagoa izan beharko luke gainera. Honetaz gain, zenbait mendi toponimo ere, ez dut kokatzerik izan, dagoeneko izen hauek galduta daudelako.
Badaude beraz, garai batean erabili arren egun galduta dauden toponimoak
Badira bai, galduta dauden toponimoak. Adibidez, Mugitegi esaten zaion industrialdeari agiri zaharretan beti munitegi eta zaharragoa den minutegi esaten zitzaion. Izen hau industrialdeari eman ezean galdutzat eman zitekeen bertako baserritarrek ez baitzioten parajeari honela deitzen.
Toponimoen esanahia bere horretan ulertzen al dugu orain?
Toponimo askoren esanahia nahastea ere gerta daiteke. Esaterako Zumarragan Beatza izeneko parajea dago. Errazena izen hau meatzatik datorrela pentsatzea bada ere ez du horrekin zer ikusirik. Zelaia esan nahi du, garai batean zelaiari beraza deitzen zitzaiolako.
Ze iturri erabili dituzu ikerketa lana burutzeko?
Urretxu, Zumarraga, Legazpi eta Ezkioko udal artxibategiak, O?atiko protokolo artxibategia eta Iru?ea eta Donostiako Elizbarrutiko artxibategietako dokumentuak miatzeaz gain, Urretxu eta Zumarragako baserri guztietako jendearekin hitz egin dut. Urretxun 41 baserritarrekin eta Zumarragan 73rekin izan naiz. Zenbaitetan gainera, ingurua ezagutzeko asmoz, mendian ibili naiz baserritarrekin batera.
Zer moduzko harrera izan dute informante hauek?
Harrera oso ona izan da, oso gustura erakutsi dizkidate izenak eta lehengo ohiturak. Nik ahal izanez gero, informante zaharrenetara jo dut, informazio gehien gordetzen dutelako, izen gehiago ezagutzen dituztelako eta garai bateko bizimoduaren berri ere badakitelako. Toponimiaz gain, Urretxu eta Zumarragako baserrietan garai bateko informazio oso aberatsa dagoela konturatu naiz.
Antzinako bizimoduari buruzko informazio hori ere jaso duzu?
Bai toponimoak biltzeaz gain, ahalegindu naiz beste ikerketetarako datuak biltzen. Ohiturak, auzoen hedapenak, auzolanak. Informazio hau guztia egunen batean beste ikerketaren bat egiteko jaso dut. Argazki zaharrak ere jaso ditut. Ahal izan dudan dena biltzen ahalegindu naiz.
Zein da lan hauen helburua?
Helburua ahalik eta toponimo gehien erreskatatzea da. Iruditzen zait, bai euskararen aldetik eta baita herriko historia ezagutzeko ere altxorra dela hau. Toponimoek .esan bezala, garai bateko bizimodua ezagutzeko aukera ematen dute interpretatzen jakinez gero.
Interpretazio lanak egiten ez dakigunontzat zer eskaintzen du lanak?
Lanarekin Urretxu eta Zumarragako baserri gehienen azken lau edo bost mendeetako historia eta beraien kokapena ezagutu daiteke. Ikerketa egin eta lortutako ondorioetara heltzeko zertan oinarritu naizen ere adierazi dut egunen batean norbaitek gai honi heldu nahi badio.
Urretxu eta Zumarragak harritu zaituztela aipatu duzu, zerk harritu zaitu?
Orain arte erdaldunez beteriko bi herri industrial zirela pentsatzen nuen. Ez nuen beste alderdia ezagutzen eta konturatu naiz badela eta gainera bere nortasun propioa duela, herriarekin zer ikusirik ez duela konturatu naiz eta gustatu zait.
Hizkera ere zertxobait ikertu duzula esan duzu, zer duzu bertako hizkerari buruz esateko?
Hemen ez dira muga geografikoa eta hizkeraren mugak betetzen. Zumarragako Elgarresta auzoak badirudi Goierri alderako joera duela, Soraitz inguruak, Ezkio aldeko joera duela dirudi, gainontzean, Azkoiti, Azpeiti aldeko joera dagoela esango nuke, baina sakonago ikertu beharko nuke behar bezala zehazteko. Transizio toki bat da eta alternantzia asko dago hizkeran eta toponimian, kontzeptu bera adierazteko bi edo esapide gehiago daude.
Lana bukatuta al dago?
Lana ez dago bukatuta. Bukatutzat eman eta gero bertako baserritar batekin egon nintzen eta informazio berri gehiago eman zidan. Beti dago informazio berria jasotzeko aukera. Maila pertsonalean guztia jasotzen jarraituko dut.
Baserri, etxebizitza, jauregi, errota, burdinola, erreka, alberga, mendi tontor, baso, zabalgune, paraje, ermita, txabola, kale, errepide, lurtsail… izenak jaso eta mapan kokatu ditu Jose Luis Ugartek.
Ondorengo datuak bildu ditu Ugartek jasotako 2693 toponimoekin:
- Top-norm:Otamotz
- SGK-Kontz:50501/Parajea
- Herri-eb:Ot?m?tz Ignacio Izagirre (Ipenarrietatorrea baserria),1995
- Sin:Gerrasailak
- Kok-Kar:88-29
ARGIBIDEAK:
- Top-norm:Toponimo normalizatua
- SGK-Kontz:Sailkapen geografikorako kodea eta kontzeptua
- Herri-eb: Herri ebakera. transkribapen fonologikoa eginez
- SIN:Sinonimoak
- Kok-Kar:Kokapen kartografiakoa