Hilaren 21ean, Inaxio Oliverik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Iparragirre ezkondu zeneko akta eman zion Urretxuko alkateari. Dokumentua peronistek Argentinan erre zuten eliz batean topatu zuen Rivas izeneko ikerlariak. Iparragirreren oinordekoa izan daitekeen ikerlariaren lagun batek, gorde du erdi erreta dagoen dokumentua urteetan. Pello Gonzazelek, Urretxuko udala eta diputazioa, Iparragirreri buruzko museoa egitea aztertzen ari direla adierazi zuen eta egitasmoa lortuko balitz, dokumentua bertan egongo litzake ikusgai.