Natxo Mediavilla (021. alea)
Kontzertua eskaini zuen Florida tabernan hilaren bukaeran eta bertaratutako jendetza erabat harritu zen Nachori abesten eta gitarra jotzen, Silvio Rodriguezen antzera, horren ondo entzun eta gero.
Goiko Kaleko zerbitzari honek, meritu handia du, gitarra jotzen bere kasa, inoren laguntzarik gabe ikasi baitu. Umetan kendu zion anaiari gitarra, eta geroz eta dedikazio gehiago eskaini dio ondo jotzen ikasteari. “Pixkanaka hasi nintzen, hasieran egunean ordu bete jotzen nuen, gero bi, beranduago hiru…”.
Berak konposatuak dira gainera, bi ordu luze iraun zuen kontzertuko abesti gehienak. Konposaketa lana gauez egiten du, orduan inspiratzen baila, “inspiratzen naizenean noski”. Musika ere berak moldatzen du eta musika ikasketak ez izateak penatzen du, asmatutako doinuak grabatu ezean, hurrengo egunerako ahaztuta izaten baititu. Hala ere musika ikasten hasteko beranduegi dela pentsatzen du.
Lehenago bi kontzertu eskaini ditu herrian eta bietan jende asko inguratu da Nacho entzutera. Nachok hemendik kanpo jotzeko gogoa du orduan jakingo baitu benetan bere musika eta kantatzeko modua jendearen gustukoa den.
Baina kontzertuetan jotzea baino kalean gitarrarekin eta kantuan aritzea duela nahiago azaldu du behin eta berriz. Urretxuko jaietan gitarra jotzen aritu amen zen astelehen gauean, eta kalean, lagunartean sortu zuen giroa da benetan berari gustatzen zaiona.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide