Odolkia jateko ohiturari herritarrek ederki asko eutsi genion San Martin egunean. Goizean, urtero bezalaxe San Martin de Tours parrokian meza nagusia izan zen, iluntzean, Urretxuko musika bandak kaleak girotu zituen eta San Martin eta Aparizio auzoetan odolki dastaketa izan zen.