Baltasar erregea (022. alea)
Beste urte batez urtarrilaren 5ean Urretxu eta Zumarragako haurrak normalean baino urduriago oheratu ziren, gau magiko horretan urrunetik etorritako pertsonai berezi batzuen bisita baizuten.
Gau horretako gorabeherak hobe ezagutu asmoz, Ekialdeko 3 erregeekin kontaktuan jartzea otu zitzaigun. Egun hauetan oso lanpeturik dauden arren, Baltasarrekin solasaldi txiki bat mantentzeko beta izan genuen.
Baltasarren hitzetan azken hilabete hau urteko hilabeterik neketsuena, horrenbeste gutun zabaldu, irakurri, paketeak prestatu … baina hala ere haur eta horren haur ez diren askoren egun horrekiko ilusioak izerdi eta neke guztiak konpentsatzen ditu.
Aurtengo hau nola etorri den galdetu genionean honako hauek izan ziren bere hitzak: “Aurten ere Urola-Garai hori opariz josita utzi dugu, bertako haurrak oso ondo portatu baitira oro har.
Amaitzeko ekialdeko errege beltzak sekretutxo bat aitortu zigun, gure aldizkaritik bi herriotako haurrei konta diezaiegun. Baltasarrek esana da urtean zehar euskaraz aritu diren haurrek 6an esnatzerakoan, zapata re n ondoan jasotzen dituzten oparietan onerako igertzen dutela.
Azken sekretu honekin agurtu genuen Baltasar. Elkarrizketa horren ondoren 3 erregeak OTAMOTZekin gogoratu ziren eta urteroko ikatzaren partez beste zerbait ondo dago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide