Hondakin-uren araztegia onartuta (022. alea)
Jose Antonio Maturana, Eusko Jaurlaritzako Garraio kontseilariak eta Gipuzkoako Ur Partzuergoko lehendakariak, Urola Garaiko hondakin-uren araztegia eraikitzeko behar diren 1.300 milioi pezetaren finantziazioaren ordainketa akordioa sinatu zuten.
Erakunde bakoitzak prezioaren %50a ordainduko du.
Araztegia, Azkoitirako bidean eraikiko da, lanak 2 urtetan luzatuko dira eta 12 kilometrotan egingo dira. Lanak amaitu ondoren, Urola bere osotasunean garbituta egongo den Gipuzkoako lehen ibaia izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide