Milaka lagun etorri zen Santa Lutzi egunez, Urretxu eta Zumarra- gala. Lehen orduetan feria tokia eta erakusketen inguruak artean libre samar bazeuden ere, eguerdirako jendez gainezka zeuden bi herrietako kaleak.
Feria tokian, iaz baino abere gutxiago izan zen, 539 buru guztira eta lehiaketara aurkeztutako kapoi eta oilaskoen kalitatea ere, iazkoa baino zertxobait eskasagoa izan amen zen, adituen esanetan. Fruta eta barazki lehiaketak, berriz, iazkoak baino hobeak izan ziren, bai kalitate aldetik baita aurkez pen aldetik. Buzkantza lehiaketan 15 harategik hartu zuten parte eta lehenengo biak ormaiztegiarrak izan ziren, Jesus Mari Deba eta Iñaki Campos. Bestalde, Ardo lehiaketan, Galarzak irabazi zuen.
Berrikuntzak aipatzekotan, bi gauza azpimarratzeko. Batetik, ostegunean, gauerdian erretzen jarri eta Santa Lutzi egunez, eguerdian jan ahal izan zen moxala; bestetik, bi udalek elkarlanean antolatutako ekintza ugariak, dudarik gabe feria bultzatzeko mesedegarria izan dena.
SARITUTAKO HERRITARRAK
ABEREAK:
- Zaldiak: 1. saria, Angel Zangitu, Urretxu.
- Behorrak: 1. saria, Jose Luis Zabalo, Zumarraga.
KAPOIAK ETA OILASKOAK:
- Urretxu eta Zumarragako arraza arruntako kapoi pare onena: l. saria, Jose Angel Lizarraga, Urretxu.
- Arraza arruntako oilaskoak: l. saria, Pello Lizarazu zumarragarrak jaso zuen.
- Arraza arruntako oilaskoak: 2. saria, Jose Angel Lizarraga, Urretxu.
- Urretxu eta Zumarragako arraza arruntako oilasko pare onena: l. saria, Pello Lizarazu, Zumarraga.
FRUTA ETA BARAZKIAK:
- Herriko parte hartzaile onena: l. saria, Josune Epelde, Urretxu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide