Bizkaia eta Araba
txapelketa bat pasa da
berrogei lagun izen emanda
zelako pasada!
bidean zen mila traba
hauxe pentsa nuen hara
hemen gloriara ailegatzeko
asko sufritu behar da
Txapelketaren aukera
aurrera edo atzera
hizkuntzak duen jolas batetik
jokoa atera
belar txarrarentzat sega
lehiaketa bat hauxe da
ondo edo gaizki irten daiteke
zortearen arabera
Asier Otamendi
Asier Otamendi urretxuarra, lana dela eta Gasteizen bizi dena, 6. izan da ospatu berri den Bizkaia-Araba txapelketan.
Zorionak Asier!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide