Xabier Santxotena eskultore nafarraren ‘Poeta baten ametsa” erakusketa, Zumarragako Legazpi dorretxean egon da ikusgai. Guztira, brontze eta egurrezko 60 lan izan dira ikusgai megafoniarekin girotutako geletan.
Megafonian, Santxotenaren poesiak eta haurren ahotsak entzun ahal ziren. Oteiza eskultorea ere inauguraziora etorri berak animatu baitzuen, Xabier Santxotena, Santa Lutziko Arantzazu jatetxean sukaldari lanetan zebilela, eskultura egitera. Oteizak behin eta berriz goraipatu zuen Santxotenaren lana.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide