Antzerki Aste arrakastatsua (023. alea)
Hilaren 21 etik 27ra izan den Urretxu-Zumarragako Josu Etxeberrria XI. antzerki astea, antzezlanen kalitate aldetik zein ikuslego kopuruaren aldetik erabat arrakastatsua gertatu da.
Bildu zen ikusle kopurua kontuan hartuz, azken urteetan bi herriotan antzerki zaletasuna nabarmen handitu dela esan daiteke. Guztira 80 bono saldu baitira, iaz baino 50 gehiago eta hiru egunetan sarrera guztiak saldu dira. Pagoeta Antzokia beraz, txikia geratu da aurtengo antzerki astean. Kalitate aldetik oso lan onak antzeztu dira, entretenigarriak, landuak eta ondo interpretatutakoak guztiak. Hizkuntzari dagokionez, euskarazko antzezlan bakarra taularatu dela esan behar, antolatzaileek emandako arrazoia euskarazko lanak urriak izatea eta Antzerki Sareak, astea antolatzen ekonomikoki lagundu duenak, euskarazko antzerki gutxi dituela aukeran izan dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide