Bertso jaialdia (023. alea)
Azken boladan herri honetan
bada berri bat fuertea,
hurbil omen da seme kuttun bat
monarkira joatea.
Bodan eliza espero degu
zumarragarrez betea,
boda ederra izango baita
hain da mutiko maitea
eta erdian alkatea.
Garai batean hemen euskerak
hainbesteko indarra zu(e)n,
ez dakit berriz lortuko duen
orduan a(d)ina oiartzun,
bukatu aurrez aholkutxo bat
zuri eskeini nahi nizun
zer egin jakin dezazun: (bis)
norbait hizketan hasten denean
Zumarraga edo Urretxun,
“Oye, ¿Qué hora es?”galdetzen badu
“Meza pasa zan” erantzun (bis)
Xabier Euskitze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide