Gorka Ojanguren Osinalde sarian (023. alea)
Gorka Ojanguren bertsolari urretxuarrak, hilaren 20an Gabirian jokatu zen XXVI. Osinalde sarian hartu zuen parte. Guztira 6 bertsolari gazte aritu ziren lanean eta Gorka Ojangurenek saririk jaso ez bazuen ere, lan txukuna egin zuen. Irabazlea Xabier Sukia oriotarra izan zen. Osinalde sarian egun ezagunak diren bertsolari ugarik hartu izan du parte, Mendizabal, Sorozabal… besteak beste Gabirian txapeldunak izandakoak dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide