Lehiaketak
Urretxu eta Zumarragako udaleko Kultura Batzordeek antolatutako lehiaketak: XIII. Bertso- Paper Lehiaketa, IX. Pintura Lehiaketa, IX. Komiki Lehiaketa, narratiba eta poesiako Iparragirre Saria eta argazki lehiaketa. Lanak aurkezteko epea irailaren 26an bukatuko da eta Urretxuko Kultur Etxera edota Zumarragako udaletxeko Kultura Sailera bidali edo eraman beharko dira. Lehiaketa guztiei buruzko informazio gehiago ere bertan aurki daiteke.
Musika Eskola
- Secundino Esnaola Musika Eskolaren V. kontzertu zikloa izango da.
- Ekainak 4: Oboe-saxofoi emanaldia.
- Ekainak 5: Akordeoi-txistu emanaldia.
- Ekainak 6: Klarinete emanaldia.
- Ekainak 12: Entzunaldia Legazpi Dorretxean. Trikitilari eta pandero joleen kalejira Kalebarrenen, arratsaldeko 7:30ean.
- Ekainak 14: Trikitilari eta pandero joleen kalejira Kalebarrenen, eguerdiko 12:30ean.
- Ekainak 19: Ikasturte bukaerako kontzertua Pagoeta Antzokian arratsaldeko 7:30ean.
- Ekainak 21: Trikitilari eta pandero joleen kalejira, Urretxu- Zumarragako kaleetan, ikasturte bukaerako ekintza da hau.
Musika Banda
- Ekainak 15: Musika Bandaren kalejira Kalebarrenen.
- Ekainak 23: Musika Banda eta Aintzinako Ama txistularien kalejira. San Joan suan San Joan ereserkia interpretatuko dute.
- Ekainak 29: Zumarragako festetako kontzertua eskainiko du Musika bandak.
Musika Tailerra, Txistulariak
- Ekainak 8: Musika tailerrak eta txistulari taldeak kontzertua eskainiko du Pablo Sorozabalen omenez, bere jaiotzaren mendeurrenean. Iparragine enparantzan izango da eguerdiko 1:00etan. Eguraldi txarra eginez gero jubilatuen elkartean izango da.
- Urretxu eta Zumarragako txistulariek igandero kalejira egingo dute.
Metal Seikotea
Ekainak 21: Metal seikotearen kontzertua.
Erakusketak
- Ekainak 5-10: Hondakinez egindako eskulanen erakusketak. Ikastolako ikasleek egindakoak. Aldaketa erakusgelan izango da, ohizko orduetan.
- Ekainak 6-15: Jose Luis Agirre zumarragarraren pintura erakusketa Itarte etxean.
- Ekainak 20-24: Santa Isabel jaietarako esku egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa, Itarte Etxean.
- Ekainak 20-29: Harizpi eskulan taldearen erakusketa, Aldaketa erakusgelan.
- Ekainak 20-30: Iker Antia pintore urretxuarraren pintura erakusketa Aldiri Kultur Elkartean.
- Ekainak 27-Uztailak 6: Jose Mari Sasieta eskultore zumarragarraren eskultura erakusketa Itarte Etxean.
Jaiak
- Ekainak 13,14,15: San Anton jaiak ospatuko dira Kalebarren- Areizagan. Ekintza ugari izango dira bertan, herriko talde ugarik girotuko dituzte jaiak.
- Ekainak 21-24: San Joan jaiak.
- Ekainak 21: OSKORRI eta KUKUBILTXO taldearen kontzertua Gernikako Arbola plazan. Doan izango da eta Urretxuko udalak eta Urretxuko Aldapako tabernariek antolatutako ekintza da.
- Ekainak 23: San Joan sua Gernikako Arbola plazan gaueko 10:30ean. Ondoren trikitilariak izango dira.
- Zumarragako plazan ere San Joan sua erreko da.
- Ekainak 24: San Joan eguneko erromeria Santa Barbaran. Mahaiak lortzeko izena ematea Kultur Etxean egin behar da ekainaren 6tik 17ra bitartean.
- Ekainak 29, Uztailak 1-6: Santa Isabel jaiak ospatuko dira.
- Ekainak 29: Haurren eguna. Haurren danborrada egingo da. RENFEko lubakiaren (trintxeraren) inaugurazioa.
- Uztailak 1: Elkarteen danborrada
- Uztailak 2: Santa Isabel Eguna
- Uztailak 3: Baserritarren Eguna
- Uztailak 5: Koadrilen Eguna
Dantzari Txiki Eguna
Ekainak 22: Urretxuko Lurra Dantza Taldeak antolatutako Dantzari Txiki eguna.
Goizean Pagotatik irtenda, Areizaga plazaraino kalejira egingo dute dantzari guztiek.
Arratsaldeko 5:30ean dantza ikuskizuna izango da Lizeoko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Ederrena pilotalekuan izango da dantza jaialdia.
IGOR ELGARRESTA zenari, Lurraa dantza taldeko txistularia zenari omenaldia egingo zaio egun honetan.
Mairi
- Ekainak 4: Herentzia eta testamentuak hitzaldia. Kultur Etxean izango da arratsaldeko 3:30ean. Kontsumo Sailaren eta Kontsumo Bulegoaren laguntzaz antolatutako ekintza.
- Ekainak 9: Eguzkia eta eguzki alergiaren prebentzioak izeneko hitzaldia. Hizlaria, Arantxa Albisua urretxuarra izango da. Ekintza hau Kultur Etxean izango da arratsaldeko 3:30ean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide