Asier Otamendi txapeldun berria (024. alea)
Asier Otamendi urretxuarrak apirilaren 20an izan zen Prudentzio Deuna-Estibalizko Ama VIII. bertso txapelketa irabazi zuen. Txapelketa honetan arabarrek edota bertsotan Araban ikasitakoek bakarrik har dezakete parte. Asier Otamendi ikasketak egitera joan zen Gasteizera, orain lana dela eta bertan bizi da eta Urretxuko bertso eskolako partaidea bada ere, Gasteizko bertso eskolan ere aritu da bertsotan. Asier Otamendi seigarren postuan geratu zen aurten Araba-Bizkaia bertso txapelketan beraz, lan bikaina aurten urretxuarra egiten ari dena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide