Berriketa gai desberdinak herritarren hitzetan (024. alea)
Zintzo Mintzo elkarteak Bisasti AEK euskaltegiaren eta Udal euskaltegiaren laguntzarekin batera, BERRIKETAN izeneko tertuliak antolatu ditu.
Maiatza erdialdetik ekainaren hasiera bitartean izan dira solasaldiak. Lehenengoan solaskideak, zerk bultzatuta hasi ziren euskaltegian, euskara ikasteko ahalegin handia egin ondoren, Urretxu eta Zumarragan hizkuntza erabiltzeko dauden eragozpenak eta hitz egitera animatuz jasotako laguntzen ingurukoak kontatu ziguten lau herritarrek. Hurrengo saioan, etorkizunean zine munduan aritzea gustuko luketen herritar gazteen esperientziak eta mundu horretan urteetan dabiltzanek gazte hauei emandako aholkuak eta argibideak entzun genituen. Ilargiak naturan duen eragina eta maiatzean izandako tenporek datozen hiru hilabetetarako hego haizea, bero sargoria eta ekaitzak ekarriko dizkigutela Kultur Etxeko solasaldian azaldu ondoren, kontu hauek Euskadi Irratian kontatu dituztenak ere izan dira tartean. Azken saioan garai bateko erromerietako dantza saioak eta izaten zen giroa ederki asko esplikatu ziguten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide