Euskadiko XVI. eskolarteko jokoak (024. alea)
Zumarragak hartu du aurten urtero Euskal Herriko probintzia desberdinetan antolatzen diren Euskadiko eskolarteko jokoak antolatzeko ardura.
Asteburu honetan, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 2.500 neska-mutil inguru etorri dira kirol probak egitera. Datorren asteburuan, hilaren 7an bukatuko dira joko hauek. Urretxu eta Zumarragako kirol eraikuntza desberdinetan futbola, eskubaloia, beisbola, pilota, xakea, judoa, herri kirolak, saskibaloia, gimnasia erritmikoko probak egin dituzte gazte hauek. Igandean, hilak 1ean egindako euri jasak izan zirela eta ezin izan ziren kanpoan jokatu beharreko zenbait proba egin. Mugitegin izan beharreko txirrindularitza proba, Argixaoko futbol partiduak eta Izazpi aldera egin beharreko mendi irteera bertan behera geratu ziren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide