Familia eguna (024. alea)
Hilaren 18an familia eguna ospatu zuten Lourdesko Ama parrokian.
Jai eguna goizeko 10etan kalejirarekin hasi zen, meza entzun eta gero, auzoko aitona amona zaharrenak, 94 urteko Eusebi Bastarrika eta 89 urteko Juan Miguel Salaberria omendu zituzten. Dantzariek aurreskua dantza egin ondoren, makila bana oparitu zieten bi omenduei. Inguratutakoek hamaiketakoa jan, makina jolas egin eta bazkaria izan zuten (130 lagun bildu ziren ikastolan bazkaltzera). Jaiaren helburua eliza kalera ateratzea zen. ARTIZAR aisialdiko gazteak ibili ziren jokoak antolatzen eta parrokiko lagunak egindako bazkaria zerbitzatzen. Egun polita pasatu zuten guztiok eta datozen urteetan ere jaia antolatzeko asmoa dute Lourdesko Ama parrokiakoek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide