Maiatzaren 27a geroztik, OTAMOTZ aldizkaria interneten bidez, mundu guztian irakurri daiteke. Aipagarria da gainera, lehenengo egunean 40 bat lagun aritu zirela Otamotz orria irakurtzen.
Otamotz aldizkariaren edukia sartu da oraingoan, eta epe laburrean bai Zintzo-Mintzori buruzko informazioa, bai beste zerbitzuak eskaintzeko asmoa dugu.
Internet-en sartzen den 3. herri aldizkaria da. Internetek informazioa eskaintzeko beste bide bat dugu, izan daitezkeen muga guztiak -urruntasuna esate baterako- apurtzen dituelako. Interneten bitartez, sarerako konexioa duen edozein lagunak irakur dezake Otamotz munduko edozein lekutik, eta gure asmoa bai kanpotarrek gure herria ezagutzea, baita kanpora joandako herritarrek ere herrian mamitzen dena ezagutzea da.
Gunea eraikitzen ari gara, hau da, informazio gehiago sartu behar da EEBB-etan kokatutako ordenadore batean. Web orri berri hau oraindik ere proban dago eta epe laburrean hobetzea espero dugu. Otamotz irakurle, Interneten bitartez gure aldizkaria irakurtzerik baduzu, zure iruzkinak zein ideiak gustura hartuko ditugu kontuan.
Norbaitek Otamotz, ordenadorearen bidez irakur nahi badu, hona hemen helbidea: http://www.geocities.com/Athens/Delphi/2202
Eta e-mail edo posta elektronikoz gurekin kontaktuan jarri nahi izanez gero honako hau da helbidea:
otamotz@geocities.com
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide