Antioko XIV. Musikaldia (026. alea)
Iraileko lehenengo larunbatean, Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin antolatutako Antiguako XIV. Musikaldia hasi zen Antigua baselizan.
Tronpeta eta organo emanaldiak zabaldu zuen hileko lau larunbatetan ospatuko den musikaldi hau. Hilaren 13an, berriz, tenore eta baritono bikoteak eskainitako emanaldia izan zen entzungai, asteburu honetan piano, biolina reta biolontxelo kontzertua izango da eta bukatzeko, Sine Nomine abesbatzaren txanda izango da.
Parte hartzaile guzti guztiak goi mailako musikariak dira. Udalak autobus zerbitzua jarri du emanaldietara joan eta bertatik etortzeko, irteera Zumarragako elizaren parean izango da larunbatero arratsaldeko 19:00an.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide