Jendea prest santanastasietarako (026. alea)
Santa Anastasia jaiak bete betean asteburu honetan ospatuko baditugu ere joan zen asteburutik aurrera, festa usaina antzeman da Urretxuko kaleetan. Izan ere, asteburuan eta baita astean zehar ere testa garaia aprobetxatuz, ekintza ugari antolatu dira herrian. Honela, ostiraletik igandera bitartean izan zen Goierriko Itzulira bertaratutako txirrindulariek eta ikusle ugarik majo girotu zuten Labeaga kale ingurua. Igandean, berriz, Iñaki Beitiaren omenezko I. mendi ibilbidean parte hartutako herriko zein kanpoko mendizaleak kalean ikusteko parada ere izan genuen. Gainera, jubilatuek egun horretan bertan ospatu zuten beraien eguna eta frontoi inguruan izan zen bai festa giroa. Honek guztiak eta koadrilak industrialdean karroza lanetan ikusteak edota aste barruan Euskal Jaia Taldeak antolatutako bideo emanaldiek festak gainean ditugula ohartarazteko eta festetarako prestatzen lagundu digute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide