Unai Altzelai urretxuarra da Zintzo-Mintzoko teknikari berria. Unaik 22 urte ditu, soziologiako ikasketak burutu ditu Bilbon eta aurki hasiko da lanean. Bere eginkizuna Urretxu eta Zumarragako zenbait elkartetako kideen artean, euskararen erabilpena bultzatzea izango da. Hasteko, eskolarteko kirolean dabiltzan teknikari, begirale eta haurrekin hasiko da lanean. Gogo handiz jardungo du lan honetan.